berria.info

 

Asteazkena, 2014ko abuztuak 20a.

 

Bilboko Aste Nagusia.

 

Ezer ez baita guztiz zuri, ez guztiz beltz.

 

Xake taulak besterik iradoki arren, zuria nekez izaten da erabat zuri, eta beltza ere gutxitan izaten da erabat beltz. Gune gris horretan datza kirolaren misterioa. Ongi kalkulatu behar dira mugimendu bakoitzaren atzean ezkutatzen diren galera eta garaipen aukera guztiak. Horretan dabil irudiko gizona. Aste Nagusia ere ez baita erabat beltz, ez erabat zuri. Festak ere badu zerbait kiroletik, eta kirolak ere bai zerbait festatik, eta horren froga argia dira Areatzan goizero antolatzen dituzten xake partidak.

 

http://www.berria.eus/paperekoa/3183/031/001/2014-08-20/ezer_ez_baita_guztiz_zuri_ez_guztiz_beltz.htm